"Wiñaypacha"
Peru. Zuzendaria: Oscar Catacora
Wiñaypacha , Oscar Cataroca zuzendari perutarrarena, 2017, 86´. Aimara hizkuntzan mintzatutako lehen filma (gaztelaniazko azpitituluekin). Willka eta Phaxsi, laurogei urtetik gorako agureak, aimara komunitatekoak, bakarrik eta abandonatuta bizi dira Peruko Andeetako urruneko leku batean, bost mila metrotik gorako altueran. Elkarrekin miseriari eta denboraren errukirik gabeko igarotzeari aurre egin behar diote, jainkoei erregutuz haien seme bakarra, Antuku, etor dadin haiek erreskatatzera. Antuku hirira joan da etorkizun hobe baten bila, eta agureek nostalgiaz gogoratzen dute, filmaren giro dramatikoa markatuz.
Aurkezlea: Peio Gutierrez.
Informazio gehiago Filmaffinity webgunean: Wiñaypacha
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2025(e)ko Apirilak 11
- Ordutegia18:00
- LekuaAiete Kultur Etxea
DK. Aiete pasealekua, 63
Donostia / San Sebastián
Web - ZenbatekoaDoan
- Ikusi agenda Aiete Kultur Etxea, Donostia / San Sebastián


