"URDUÑA, ERDI AROKO HIRIA PLAYMOBILEKO IRUDIETAN"

Urduña 2025(e)ko apirilaren 11(e)tik 2025(e)ko ekainaren 29(e)ra
  • "URDUÑA, ERDI AROKO HIRIA PLAYMOBILEKO IRUDIETAN"

EUSKAL HERRIKO PLAYMOBIL BILDUMAGILEEN ELKARTEA “EUSKOPLAY” 2018an, Playmobil zale eta bildumagileen ekitaldi eta erakusketak antolatzeko sortu zen. Gaur egun Euskal Herriko, Errioxa eta Kantabriako hainbat herrietako 41 bazkidek osatzen dutelarik.

Era horretan, “Klick” zale hauek erakusketa, tailer, elkartasun jardunaldietan eta abarretan dioramak gaika antolatuz, irudien unibertso hori munduari irekiz eta erakutsiz euren zaletasuna gara dezakete; haurren munduari hainbeste “joko” eman dionak.

Erakusketa honetarako, Urduñara, bere historia, aisialdia eta abarretara modu magiko, dibertigarri eta interaktiboan hurbiltzen gaituzten, 10 dioramen bitartez, eszenatoki ezberdinak antolatu dituzte. Horrela, irudimena askatu eta gure hiria duela ehunka urte nolakoa zen irudikatu ahal izango dugu. Halaber, modu burutsuan beste eszenatoki ausart eta dibertigarri batzuk, munduko hainbat garai eta eskualdeko pertsonaiekin irudikaturik, ikus ditzakegu.

Hauexek dira Euskoplay kideek prestatutako dioramak:

Erdi Aroko Urduña

Dibertsioa Urduña hirian

Salomonen tenpluaren arpilatzea

Igande bat Urduñan

Historia apur bat

Euskal-erromatar elkarbizitza Urduñan

Bidelapurrak eta frantzesak Urduñan

Nierbioiaren urjauzia

Erakusketa erakargarriagoa izan dadin, joko interaktiboa ere prestatu da: Irudi infiltratua.

PLAYMOBIL ISTORIOA
Nahiz eta jatorrian Alemaniako Andreas Brandstätter lantegiak ez zuen haurrentzako jostailurik egiten, 70eko hamarkadan, haren ondorengoek, plastikoz egina, pieza gutxi batzuk mihiztaturik jostailu berri bat egitea erabaki zuten. Pasa den urtean 50. urteurrena bete zuen.

Hans Beckek, lantegiko diseinu burua, haurren marrazkia sinpleak behatuz, giza irudi sinple bat, eskuari dagokion tamainakoa (7´5 zm.), poltsikoan gorde daitekeena eta erraz erabiltzekoa: horrela sortzen da lehenengo “klicky” edo Playmobil “klick”.

Lehenengo ereduak, 1974an, Nurenberg jostailu azokan aurkeztu ziren. Irudiak beti irribarretsu, malgu, manipulagarri horiek edozein garai eta lanbidetako pertsonaia bihurtzeko aukera ematen dute, osagarri ugariren bidez, dibertsiorako aukerak irudimenaren mugetaraino biderkatzen direlarik.

Lehen emakumezko pertsonaiak 1976an agertu ziren. Arraza beltzeko lehen playmobila, berriz, 1978an agertu zen. 1981ean (5´5 zm.) haurren lehen irudiak eta 1984an, haurtxoenak (3,5 zm). Haurdun lehenego irudia ez da 2012ra arte merkaturatuko.

Jatorrian, hiru gai nagusi izan ziren: urruneko mendebaldea, obra eraikitzen eta erdi aroa; gaur egun hogeita hamar baino gehiago.

Sortu zenetik, 3.700 milloi irudi eta milloika osagarri baino gehiago, mundo osoan, saldu dira, Lego eta Mattelen atzetik jostailuak egiten dituen hirugarren fabrikatzaile handienak izanik. Bere garairik gorenean, Alemania, Espaina, Txekiar Errepublika eta Maltako lantegietan 4.600 langile izatera iritsi zen.

Azken urteotan, entretenimendu digitala eta pandemiaren eraginez, konpainiak krisi larria bizi izan du, ondorioz Espainako lantegia itxi eta 700 langile baino gehiago kaleratu behar izan ditu. Ez da antzematen etorkizun erakarkorrik iragartzen.

Mundu osoko haurren bihotza bereganatu duten irudi txiki horiek Urduñara iritsi dira, beren Museoa konkistatzeko.


Laburrean

  • Mota Erakusketa (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko apirilaren 11(e)tik 2025(e)ko ekainaren 29(e)ra
  • OrdutegiaASTEBURU ETA JAIEGUNETAKO ORDUTEGIAK • Ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara. • Larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. • Igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara. LANEGUNETAKO ORDUTEGIAK Aurretiazko hitzordua eskatuta, gutxienez 6 lagunek osatutako taldeentzat.
  • LekuaMuseo de Orduña
    Andra Mari Plaza, z.g.
    Urduña
    Web
  • Ikusi agenda Museo de Orduña, Urduña

Non