Harkaitz Cano eta Isabel Etxeberria: "Literatura unibertsala euskaraz. Bi itzultzailerekin solasean"

Pamplona/Iruña 2025(e)ko Apirilak 10
  • Harkaitz Cano eta Isabel Etxeberria: "Literatura unibertsala euskaraz. Bi itzultzailerekin solasean"

Mahai-ingurua: Literatura unibertsala euskaraz. Nafar Ateneoaren eskutik.

Bi itzultzailerekin solasean, Harkaitz Cano eta Isabel Etxeberria. Gidaria, Inma Errea.

Jatorriz euskaraz idatzitako euskal literaturaren historia ez da hain luzea, baina berriz, egia da gaur egun literatura unibertsala osatzen duten hainbat idazleren lan euskaraz ere irakurtzeko aukera badaukagula,  hain zuzen ere, euskarara ekarri izan duten pertsona itzultzaileak aritu direlako horretan. Harkaitz Cano eta Isabel Etxeberria dira besta askoren artean, bi adibide:

Isabel Etxeberria:

  • 2019an Euskadi Saria jaso zuen Alice Munro Nobel saridunaren  lan baten itzulpenarengatik.  Eleberri eta saiakera itzultzen ditu gehienbat.
  • Susa argitaletxearen MPK bildumaren  editoreetako bat da ( beste hizkuntzatan idatzitako poesia euskaratua jasotzen duen bilduma )

Harkaitz Cano:

  • Hainbat genero (poesia, antzerkia, eleberria) itzuli  ditu euskarara, baita bere lan asko ere euskaratik gaztelerara.
  • Haur literaturazko hainbat lan ere euskaratu ditu

Topaketa honetako asmoa da  euskarazko itzulpenak euskal literaturari egindako ekarpenez gogoetatzea. Inma Errea idazle eta itzultzaile iruindarrak gidatuko du saioa.

Sarrera librea lekuak bete arte.


Laburrean

Non