Euskal Emakume Zinemagileak 2025: "Enero"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Apirilak 10
  • Euskal Emakume Zinemagileak 2025: "Enero"

Euskal emakume zinemagileak zikloaren bosgarren eta azken edizioko egitarauaren barruan.

  • Aurkezpena: Ione Atenea

Filme hau zahartzaroaren erretratu intimo bat da, laurogeitaka urteko bi emakumeren istorioen bitartez kontatua; emakumeok, zuzendariaren amonak biak, jarraituko ditugu filmean zehar beren egunerokotasun eta ohituretan. Kamerak zahartzen doazen gorputzen keinu eta materialtasuna erakusten duen bitartean, zuzendariaren ahotsak, istorio horietan murgilduko gaitu protagonistekin elkarrizketan; beren bizitzako gorabeherak, denboraren igarotzea eta filmean une oro oso presente dagoen heriotzaren hurbiltasuna izango dituzte mintzagai. Sua, itsasoa eta lurra dira protagonisten beldur, desio, dolu eta memoriaren gordeleku.

  • Jatorrizko tituloa Enero
  • Zuzendaria Ione Atenea
  • Urtea 2019
  • Herrialdea Espainia
  • Produkzioa Hiruki Filmak, Marina Lameiro, Garazi Erburu
  • Gidoia Ione Atenea
  • Hizkuntza Gaztelania
  • Iraupena 69´
  • Aktoreak María Jesús Alzorriz, Manuela Couso

 


Laburrean

Non