Bidebarrieta Zientifikoa 2025: "Ingurumen-erradioaktibitatea zaintzen"

Bilbao 2025(e)ko Apirilak 9
  • Bidebarrieta Zientifikoa 2025: "Ingurumen-erradioaktibitatea zaintzen"

Apirilaren 9an, asteazkena, 19:00etanBidebarrieta Kulturgunean Bidebarrieta Zientifikoa 2025 hitzaldi-zikloaren topaketa berria egingo da, Bidebarrietako Liburutegiak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatua.

Oraingo honetan, solasaldiaren izenburua "Ingurumen-erradioaktibitatea zaintzen" izango a, eta aurkezpenean Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak eta Euskampus Fundazioak parte hartzen dute. Sarrera librea izango da lekua bete arte eta topaketa streaming bidez ere jarraitu ahal izango da.

Hitzaldia Raquel Idoeta Hernandorena Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Energetikoaren saileko irakasle eta UPV/EHUko Segurtasun Nuklear eta Erradiologikoko (SEGNUC) taldeko kideak emango du. Idoetak ingurumen-erradiologiaren zaintza zertan datzan eta ingurumenean erradioaktibitatea kontrolatzeko erabiltzen diren teknika batzuk azalduko ditu. Era berean, Garoñako zentral nuklearraren kasu zehatza eta UPV/EHUk eta, bereziki, Segurtasun Nuklearreko eta Erradiologikoko Ikerketa Taldeak (SEGNUC) zentral nuklearraren desegitean betetzen duen zeregina zehaztuko dira.

Ingurumenaren zaintza erradiologikoa funtsezko prozesua da ingurunean dagoen erradioaktibitatearekiko esposizioa kontrolatu eta minimizatzeko, dela jatorri naturalekoa, dela instalazio nuklearren eta erradioaktiboen eragiketatik eratorritakoa. Erradiazio-mailak herritarrentzako muga seguruen barruan mantenduko direla bermatzeko, airearen, uraren, lurzoruaren eta biotaren -flora eta fauna- analisiak eta neurketak egiten dira erradioaktibitate-iturritik gertu dauden eremuetan.

Raquel Idoeta Hernandorena UPV/EHUko Ingeniaritza Energetikoan doktorea eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Energetikoa saileko irakaslea da. UPV/EHUko Segurtasun Nuklear eta Erradiologikoko (SEGNUC) ikerketa-taldeko kide ere bada. Gainera, Espainiako Sozietate Nuklearreko (SNE) eta Babes Erradiologikorako Espainiako Elkarteko (SEPR) kide da. Ingurumenaren zaintza erradiologikoan espezializatuta dago, 25 urte baino gehiago daramatza ikertzen, eta gai horri buruzko artikulu ugari argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da Bidebarrietako Liburutegiaren barruan. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea dago

bilbao.eus

Laburrean

Non