Bagatza Antzerki Jaialdia 2025

Barakaldo 2025(e)ko apirilaren 7(e)tik 2025(e)ko apirilaren 12(e)ra
  • Bagatza Antzerki Jaialdia 2025

Bagatzako Kale Antzerkiaren Jaialdia, Bagatza Antzerki Jaialdia (BAJ), datorren apirilaren 7an itzuliko da hamargarren edizioarekin eta doako dozena bat kale-jarduerarekin, horien artean bi estreinaldi eta hiru aurrestreinaldi. Barakaldoko Udalak aurten ere Barakaldoko jaialdia babesten du, Malas Compañías antzerki konpainiak eta beste hainbat taldek sustatua: Ibarra-Kaldu Elkartea, Bizkaiko Antzerki Ikastegia (BAI), Beurko Bagatzako Jaiak, Zirkodomoa, Meatze eta Beurko zentroak, Ibaibeko Ampa... Programazioa, berriz ere, bi zatitan banatzen da: eskola-publikoari zuzendutakoa (Lehen eta Bigarren Hezkuntza), astelehenetik ostiralera Zirkodomoko karpan, Barakaldoko zirku eskola egonkorrean, eta publiko guztiari irekia, ostiraletik larunbatera. Hamargarren edizio honetan, gainera, jardunaldi berezi bat izango da, igandekoa, Euskal Zirku Eskolen Eguna ospatuko dena, zirku jarduerekin, bazkari herrikoiarekin eta zirku gala handiaren estreinaldiarekin.

"Barakaldar batek sortu eta egindako jaialdi honek izaera berezia du, hirian antzerkiarekiko eta zirkoarekiko pasiotik sortu baita, eta diziplina horien aldeko apustu handiena egiten duen auzoetako batean egiten da: Bagatzan, BAI antzerki eskola eta Zirkodomo Zirku Eskola bizi diren auzoan", nabarmendu du Nerea Cantero, Kultura zinegotzia, Mikel Pikatza jaialdiaren arduradunarekin batera. "Antzerkia txoko guztietara iristea nahi dugu, oztopo ekonomikorik gabe, eta arte eszenikoen magia herritar guztiek gozatu ahal izatea, haien adina edo egoera edozein izanda ere, ikuskizun horiek irisgarriak eta guztiz doakoak dira", azaldu du.

Programazioaren lehen egunak eskola-umeentzat dira. Barakaldoko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zortzi ikastetxetako 1.500 ikasle baino gehiago Zirkodomoko instalazioetara hurbilduko dira honako jarduera hauetaz gozatzeko:

  • Astelehena 7: Tavole, Zirko txoskoa (zirkua)
  • Asteartea 8: Xabi Larrearen babooma (zirkua)
  • Asteazkena 9: Bidaia magiko baten sekretuak, dramagia (magia)
  • Osteguna 10: Arimaktore taldearen Improktore (antzerkia)
  • Ostirala 11: Argilunak, Komorebi Produkzioak (dantza). Ikuskizun hau Karrikan plataformak aukeratu du eta astean zehar bitartekaritza artistikoko jarduera bat egingo du Beurko BHIn.

Bestalde, jaialdiaren bigarren zatia Bagatza auzoko Xake Plazan eta Zirkodomo karpan ikusi ahal izango diren beste zazpi ikuskizunek osatzen dute. Hau da programazioa:

  • Ostiralean, hilak 11, egurrezko jokoak izango dira Xake Plazan 17:00etatik 18:30era.
  • 18:30ean, Osete delirios-en The return of delirios kaleko zirku emanaldia izango da, gaztelaniaz. 19:30ean, Antzara & Ciaren Welcome & Sorry testu gabeko kale-antzerkia ikusteko aukera izango da.
  • Larunbatean, hilak 12, haurrek lurreko eta aireko zirku eta akrobazia ikastaro bat egin ahal izango dute Xake Plazan (11:00etatik 13:30era).
    • 14:00etan senidetze bazkaria egingo da euskal zirku eskoletako ikasleentzat.
    • 17:00etan, Gasteizko Azirkarte Zirku Eskolaren Encajados zirku ikuskizuna izango da ikusgai.
    • 17:45ean, ikuskizun akrobatiko baten estreinaldiaz gozatu ahal izango da, zirku eskoletako ikasleen eskutik.
    • Jaialdi honen azken platera 18:30ean Xake plazan hasiko den Zirku Emanaldi Nagusiko gala handiaren estreinaldia izango da.
barakaldo.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko apirilaren 7(e)tik 2025(e)ko apirilaren 12(e)ra
  • LekuaBagatza auzoa
    Barakaldo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Barakaldo

Non