Kemen Dantza Taldea
Irungo Kemen Dantza Taldeak zita garrantzitsua du urtero Amaia Antzokian egiten duen saioa. Aurtengoan, bertako ditugun Gipuzkoako dantza sorta eder batekin hasiko da ikuskizuna, kontrapas, zortziko eta hainbat dantza-jokuz osatutakoa. Erriberari keinu bat eginez, Murtxante eta Korteseko dantzak ekarriko dira gurera nafar dultzinaz lagunduta.?
Harrobiko gazteenek plazaratutako hainbat dantza ikusteko ere aukera izango da. Eta amaitzeko, kolorez betetako Luzaideko dantzekin borobilduko da saioa.


