Scala: "Pasabide bertikala: heriotzaren heriotza"
Pasabide bertikala: heriotzaren heriotza Garazi Navasen proposamen honen bitartez, Tabakalerako espazio hau bere akordeoiaren hedapen bat bihurtzen da. John Donne poeta metafisikoaren Soneto Sakratuetako “Death be not proud” olerkian oinarrituta, paseariek soinuzko eskailera batean zehar belarriak jasotzeko eta jaisteko, igotzeko eta bajatzeko aukera izango dute.
Eskailera, mugimendu bertikala, gora eta behera besterik egiten uzten ez duen egitura. Pasabidea, trantsizioa, ez gelditu. Bi aukera: begirada jaso eta artearen kontenplaziora eskaini edo begirada jaitsi eta kaleko bizitzaren iragankortasunera bideratu. Lasai, bietan edertasuna dago zure zain. Baina, orduan, zergatik ez egitura bertikal horretan zintzilik geratu eta pasabidea bera kontenplaziorako gunetzat hartu? Begiradaren eraldaketa prozesuan gelditu eta prozesua bizitzeko gonbita da. Ulermenaren ikuspuntu guztien eraldaketa geldoa edo bat-batekoa banaka-banaka hautemanez, ohiko begirada batetik ezohikora, egunerokotik apartekora, arruntetik berezira, eta alderantziz, prozesu gehienak bezala itzulgarria delako. Itzulgarria ez den bakarra heriotza balitz, begiradak salbatuko gaitu. Gure azken etsaia heriotza delako, eta trantsizio honetan, eskaileraren bukaeran, azken mailan heriotza akitu baino ez dugulako nahiko. Heriotza bera hilko dela baino ez berrestea, gure begiradarekin.
Iraupena: 30' 28''
Eraikinaren ordutegi berean aktibatuko da.
Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa: Juanan Ros
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2025(e)ko apirilaren 3(e)tik 2025(e)ko abuztuaren 17(e)ra
- Ordutegia10:00-21:00
- LekuaTabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián
Web - ZenbatekoaDoan
- Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián


