Orotariko ekologia bat": Yayo Herrero, Idoia Zabaleta eta Beñat Sarasolaren arteko solasaldia
Ideien zirkulazioak, berrikuntzak, irudimenaren kutsatzeak eta giza sormena etorkizun itxaropentsuagoetara bideratzeko ezintasunak gero eta gizarteko sektore gehiago kezkatzen ditu. Zentzu berean, substantzia toxikoen eta hondakin arriskutsuen hedapena biokimikaren esparrutik harago doan arazoa bilakatu da. Zenbateraino daude lotuta arazo biologikoak, neurologikoak eta molekularrak? Zeintzuk dira borroka ekologistak, literaturak eta artearen praktikak partekatu ditzazketen ikuspegiak?
Mahai-inguru honek, hizkuntza, irudimena, arte bisualak eta giza gorputza bezalako arloetan ikuspegi ekologikoa zabaltzeko eta berrikusteko beharrari erantzuten dio. Helburua ez da soilik orainaldi nahasiaren inguruko kezka orokortua aztertzea, baizik eta arazo horiei modu integralean heltzea eta irtenbide berrien bilaketan aurrera egitea.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2025(e)ko Martxoak 28
- Ordutegia19:00
- LekuaTabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián
Web - Sarrerak Erosi
- HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián


