"Leinu"
- Oharra: Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira martxoaren 21ean 11:30etatik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.
Berdinki konpainiak gorputzen oreka eta desoreka jolasean gurasotasuna hizpide duen Leinu pieza aurkeztu berri du 2024ko abenduan. Gurasotasunaz, zaintzaz eta lanaz; kezkak, zalantzak, hautuak eta egiteko moduak....
Guzti hori lengoaia akrobatikora nola ekarri duten azaldu eta aurkeztuko dute bertaratutakoekin solasaldia mediatuz. Gaiek, egiteko moduak edota prozesuak jakin-mina pizten badizu, bertaratu eta egunerokoan ditugun gogoetak oholtzara nola eraman dituzten azalduko duten saioa elkarbanatzera animatu.
Elkarrekin bizi ametsa betetzen ari direla ohartu gabe, bikote bat 40 urteren bueltzan aurkitzen da. Baina guraso izateko nahiak krisi egoerara eramango ditu, eta beraien zalantza eta beldurrak parez pare jarriko ditu. Elkarrekin sortutako guztia zalantzan ikusiko dute, izaki berri batek erdigunean zuten lanaren lekua hartuko duelakoan.
Fitxa artistikoa:
- Egilea: Berdinki zirku garaikidea
- Koreografia: Myriam Pérez Cazabón
- Zuzendaritza: Maika Etxekopar
- Antzezleak-dantzariak: Irati González Jaimerena eta Koldo Arakistain Irazusta
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaBerdinki Zirku Garaikidea
- Data 2025(e)ko Martxoak 28
- Ordutegia19:00
- LekuaVictoria Eugenia Antzokia
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia / San Sebastián
Web - ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Victoria Eugenia Antzokia, Donostia / San Sebastián


