ZINEBI EXPRESS 2025 (udaberriko edizioa)

Bilbao 2025(e)ko martxoaren 27(e)tik 2025(e)ko martxoaren 30(e)ra
  • ZINEBI EXPRESS 2025 (udaberriko edizioa)

ZINEBI-Nazioarteko Dokumentalen eta Film Laburren Zine Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatua, ZINEBI Express film laburren lehiaketaren udaberriko edizioa egingo du lehenengoz, zinema-eskoletako eta fakultateetako gazteei zuzendutako deialdiarekin. Deialdi horretan, 72 ordutan 3 minutura arteko film labur bat asmatzeko, filmatzeko eta muntatzeko desafioa beren gain hartzeko prest egon beharko dute.

“Udaberriko edizioa” izenburupean, hitzordu berri hau azken urteetan harrera ona izan duen udazkeneko deialdiari gehituko zaio, jaialdiak zinema gazte, kolektibo, premiazko eta ingurunearekin lotuaren alde egiten duen apustua indartuz.

Udaberriko edizioa martxoaren 27tik 30era bitartean egingo da, eta sormenaren arloko gai zehatz bat proposatuko die talde parte-hartzaileei. Helburua ekoizpena aktibatzea, talde-lana sustatzea eta ikaskuntza bultzatzea da, sormen-askatasuneko espazio bat eskainiz, non ikus-entzunezko forma, ideia eta lengoaiekin esperimentatuko den.

Lortutako film laburrak hainbat sari lortzeko lehiatuko dira eta sari horiek gala berezi batean emango dira Arriaga Antzokian, datorren ZINEBIren programazioaren esparruan, zeinak 67. edizioa ospatuko baitu aurtengo azaroaren amaieran. Zinematografiaren arloko profesionalek osatuko dute epaimahaia.

Izena ematea doakoa da eta gaia aurkezteko ekitaldian egingo da. Datorren ostegunean, martxoak 27, izango da 13:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan.

ZINEBI EXPRESS EKIMENAREN AURKEZPEN-EKITALDIKO HITZALDIAK

Halaber, Carlos Juarez zine ekoizle eta EPE-IBAIA Euskal Produktoreen Elkarteko presidenteordea ikus-entzunezko industrian lan egiteko aukerez arituko da; eta Nere Falagan zinemagileak eta “Esto no es Hollywood” dokumentalaren zuzendariak bere dokumental arrakastatsua martxan jartzeko bizitako esperientziaz hitz egingo du.
ZINEBI Express "Udaberriko edizioa" ZINEBIk eta Bilboko Udalak antolatu dute, IDOMen babesarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearen lankidetzarekin. Bai deialdi honen gai-eremua, bai udazkeneko edizioarena, Sormena eta Ingurumena ardatz hartuta, hurrenez hurren, Bilboko Balioen Agiriaren parte dira. Dokumentu horrek ongizate kolektiboa bultzatzen du eta uriaren etorkizuneko garapena bideratzen du.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2025(e)ko martxoaren 27(e)tik 2025(e)ko martxoaren 30(e)ra
  • LekuaBilbao
  • Ikusi agenda Bilbao

Non