Dokumentala: "Ropa sucia" (proiekzioa + solasaldia)
"Ropa Sucia" dokumentalak, 48 minutu pasatxotan, "moda azkarraren" fenomenoak ekoizpen zein kontsumo herrialdeetan izan dituen ondorioak erakusten dizkigu, ehungintzako langileen testigantzen bidez, bai Erdialdeko Amerikan, bai Valentziako Erkidegoko udalerri batzuetan, enpresa askoren deslokalizazioa jasan baitzuten. Horrela, ehungintzaren esplotazio-baldintzak ikusaraztea eta modaren ekoizpen -eta kontsumo- sistema eraldatzea lortu nahi da. Testigantza hunkigarrien bidez, pelikulak gure janzkera aukeratzeari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, ekintza politiko eta justizia sozial gisa.
Félix Zurita Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da Lausanneko Unibertsitatean (Suitza) eta Madrilgo Complutensean (Espainia). Genevako Unibertsitateko (Suitza) "Institut Universitaire d'Etudes du Développement" unibertsitateko diplomatua. Errealizadore, ekoizle, gidoilari eta editore lanetan aritu da "Télévision Suisse Romande" (TSR), SRC (Kanada), Radio Québec (Kanada), Channel 4 (BH), TV3 (Bartzelona) eta bere dokumentalak 30 kanal baino gehiagotan zabaldu dira.
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2025(e)ko Martxoak 27
- Ordutegia19:00
- LekuaSalburua Gizarte Etxea
Bratislava Hiribidea, s/n
Vitoria-Gasteiz
Web - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Ikusi agenda Salburua Gizarte Etxea, Vitoria-Gasteiz


