Instalazio Artistikoaren I. Nazioarteko Lehiaketa: "Izenbururik gabe"
AEDAS Homes eta Iruñeko Udalak Ziudadelako Labearen Aretoaren historia errebindikatu nahi izan dute “Labea Aretoa. Instalazio Artistikoaren I. Nazioarteko Lehiaketa”-n. Irabazlea David Mutiloa Fernández izan da, “Izenbururik gabe” lanagatik.
Iruñeko Labea Aretoa Arte Instalazioen Nazioarteko I. Lehiaketak badu irabazlea: David Mutiloa Fernández, Izenbururik gabe lanagatik. Lehiaketa horren bidez AEDAS Homesek eta Iruñeko Udalak Iruñeko Ziudadelako Labea Aretoaren historia aldarriko nahi izan dute.
Iñigo Gómez Eguiluz Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendaria, Oskia Ugarte Uharte Zentroko zuzendaria, Alexandra Baures Mapamunditarrak programaren komisarioa, eta José María González Romojaro AEDAS Homeseko arkitektura-zuzendaria eta @conlasartes by AEDASHomes programaren arduradun korporatiboa izan dira epaimahaikideak, eta oso positibotzat jo dute lanaren aurkezpena, baita haren izaera minimalista ere, labearen barrualdean eta kanpoaldean lekua hartzen baitu.
Maila kontzeptualean, ikuslearen ikuspegiarekin jolasten du, oxidazioaren bidez azaltzeko, irekitasuna sortuz eta bere hausnarketa artistiko-pertsonalean sartuz, zer gertatzen den piezarekin zati bat kanpoan dagoenean. Gainera, artistak eraikinaren arkitekturarekin nola jolasten duen nabarmendu dute, labearen espazioari eraginez eta material oso interesgarriak erabiliz. Hausnarketara gonbidatzen duen obra da, eta, horrekin, publikoa arte kontzeptualera hurbiltzen laguntzen du.
Lehiaketak 21 parte-hartzaile izan ditu. Artista irabazleak, 10.000 euroko sari ekonomikoa jasotzeaz gain, bere lana Labea Aretoan bertan islatu beharko du orain.
Lehiaketa hau antolatzaileendako estrategia kultural paregabea da higiezinen sektorean, artea eta kultura sustatzen eta zabaltzen baititu, gizartearen eta artisten arteko kohesioa sortuz.
David Mutiloak, Arte Ederretan lizentziaduna eta Ekoizpen eta Ikerketa Artistikoan masterra duena, askotariko formatuak erabiltzen ditu heriotza, porrota edo bizimodu garaikideak bezalako gaiak jorratzeko. Bere ibilbidean zehar, bakarka, taldean edo kolaborazioen bidez, estatu mailan (Antoni Tàpies Fundazioan, Macban, Fundació Mirón, La Casa Encendidan, Arts Santa Mònican, LaCapellan, García Galerian, besteak beste) eta Frantzian, Erresuma Batuan, Grezian, Italian, Singapurren edo Alemanian erakutsi ditu bere lanak.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2025(e)ko martxoaren 26(e)tik 2025(e)ko apirilaren 20(e)ra
- LekuaLabea (Ziudadela)
Armada etorbidea, z/k
Pamplona/Iruña
Web - ZenbatekoaDoan
- Ikusi agenda Labea (Ziudadela), Pamplona/Iruña


