Crossover Jaialdia 2025: "Serie hablada: La Promesa"

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Martxoak 26
  • Crossover Jaialdia 2025: "Serie hablada: La Promesa"

2025eko Crossover Jaialdiaren barne.

Tabakalerako Zine eta Ikus-entzunezko Laborategitik CROSSOVER telesailen festibalarekin kolaboratzen dute saio hauetan, unean uneko telesail nabarmenen sortze prozesuak esploratzeko. Aurreko edizioetan era askotako telesailen ekoizpena sakon ezagutzeko aukera izan dugu, tartean Autodefensa (2022), Vota Juan (2023) eta Virgen Roja (2024).

Aurten, eguneroko telesailek bizi duten berpizte aldi honetan, La Promesaren sortze prozesuan murgiltzeko aukera izango da, Bambú Produccionesekin lankidetzan Radio Televisión Españolak (RTVE) eta Studiocanalek ekoitzitako fikzio arrakastatsuan. Telesail hau, dagoeneko 500 emanak dituena eta New Yorken Emmy sari bat jasoa, telebistako aparteko fenomeno gisa finkatu da.

Laborategian, bere sortzaile Josep Cister eta Xavi Lock aktorea izango dira. Beren esperientzia partekatu eta telesailaren arrakastari eta aurrean dituzten erronkei buruz hausnartuko dute. Zein da gakoa telebistako aparteko fenomeno bat sortzeko? Zer behar da eguneroko telesail bat idatzi eta ekoizteko? Nola eraikitzen dira publikoa epe luzera harrapatzeko gai diren pertsonaiak? Zer paper jokatzen du audientziak telesail baten bilakaeran? Nola aldatu da telebistako fikzioaren panorama azken urteotan?

Aukera paregabea egungo telesail arrakastatsuenetako baten nondik norakoak ezagutzeko eta eguneroko telesailen goraldia aztertzeko.

Parte hartzailea:

  • Josep Cister
  • Xavi Lock

Moderatzailea: Sara Hernández


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2025(e)ko Martxoak 26
  • Ordutegia19:00 - 20:00
  • LekuaTabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián

Non