"Kontzientzia sortuz: ehungintzaren industriako joerak haustea"
Erakusketa hau bisitatzen duenak ehungintza-industria globalaren egituraren harietatik "tira" egin ahal izango du, jantzi baten bizitzaren etapa bakoitzaren atzean ezkutatzen diren ingurumen-inpaktua eta lan-ustiapena agerian jarriz. Ikus-entzunezko esperientzia bat da, modaren atzean dagoenaz jabetzen laguntzeaz gain, aldaketa-eragile bihurtu nahi gaituena gogoeta eta parte-hartzea sustatzen duten joko interaktiboen bidez. Ibilbidearen amaieran, erakusketak aldaketa-proposamenak eskaintzen dizkigu, gure eguneroko bizitzan eta kontsumo-ohituretan aplika ditzakegunak, arropa-ekoizpen etikoagoa eta iraunkorragoa sustatzeko.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2025(e)ko martxoaren 25(e)tik 2025(e)ko apirilaren 13(e)ra
- LekuaSalburua Gizarte Etxea
Bratislava Hiribidea, s/n
Vitoria-Gasteiz
Web - ZenbatekoaDoan
- Ikusi agenda Salburua Gizarte Etxea, Vitoria-Gasteiz


