Women's Football Week Bilbao | BBK

Bilbao 2025(e)ko martxoaren 24(e)tik 2025(e)ko martxoaren 30(e)ra
  • Women's Football Week Bilbao | BBK

Women 's Football Week | BBK nazioarteko ekitaldi bat da, Bilbo eszenatoki bihurtuko duena, non kirola eta eragin soziala uztartuko diren genero berdintasunaren, aniztasunaren eta kohesio sozialaren alde. Astea 2025eko martxoaren 24tik 30era egingo da, eta ekitaldi nagusi bat izango du martxoaren 27an, San Mames estadioan. Standak, emakumeen kirolaren erreferenteak eta liderrak dituzten panelak eta tailerrak izango dira, eta funtsezko gaiak landuko dituzte, hala nola potentzial ekonomikoa, audientziak, jasangarritasuna, inklusioa edo lidergoa.
Bilboko kale eta auzoetan aire zabaleko jarduerak egingo dira aste osoan, ikastetxeak, oinarrizko futboleko klubak eta herritarrak kirolaren botere eraldatzailearekin eta emakumeen kirolaren balioarekin lotuko dituzten esku-hartze artistikoak tartean direla. BBK Kuna, BBK Aretoa, Deustuko Unibertsitatea eta, nola ez, San Mames erreferentziazko guneak izango dira aste honetan, jardunaldi tematiko bat, hitzaldi inspiratzaileak, tokiko eta nazioarteko emakumeen kiroleko erreferenteekin egindako dokumentalen proiekzioak eta kirol politikak hartuko baitituzte. Ekitaldi honek futbolaren eta emakumeen kirolaren balioak islatu nahi ditu: inklusiboa, jasangarria eta modernoa, aldaketa sozialerako benetako katalizatzaile gisa jardunez. Ekitaldiak UNESCOren babes ofiziala du.

Egitaraua

#aniztasuna


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko martxoaren 24(e)tik 2025(e)ko martxoaren 30(e)ra
  • Ordutegia10.00
  • LekuaBilbao
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Bilbao

Non