Liburu aurkezpena: "Oroi garen oro" (Beatriz Chivite)

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Martxoak 24
  • Liburu aurkezpena: "Oroi garen oro" (Beatriz Chivite)

Beatriz Chiviteren Oroi garen oro liburuaren aurkezpena. 

Beatriz Chivite, egilea, eta Lander Majuelo, Pamiela, egongo dira.

Beatriz Chivite poeta mundu osoan zehar, urteetan zehar, galdera bera egiten ibili da han
eta hemengo lagunei:

Zure bizitza bihar amaitzekoa balitz, igarotako ze une zenuke gogoan?

Jasotako erantzunak munduko biztanleen argazki eder bat dira, nahi gabe poesia liburu bat osatzen dutenak, oraindik ere irakurlearengan «gizateria» deitzen dugun horri buruz esperantza pizteko gai direnak.

Londresen Txinatar Filologia eta Artearen

Historia ikasi zituen, Hong Kongen Nazioarteko Harremanetan espezializatu zen ostera. Bost poesia liburu argitaratu ditu eta zenbait sari irabazi Euskal Herrian eta Erresuma Batuan, besteak beste, Iruñeko Hiria Saria Pekineko kea bildumarekin (Pamiela, 2017), Ernestina Champourcin eta Lauaxeta sariak Metro poema liburuarekin, eta Blas de Otero Saria Biennale (Erein, 2017) liburuarekin. Gaur egun, Finlandiako Aalto Unibertsitateko hezkuntza kudeaketan ari da lanean eta itzulpen tailerretan, aldizkarietan eta nazioarteko jaialdietan parte hartzen du, hala nola It’s Freezing in LA! aldizkarian, Literature Across Frontiers eginkizunean eta Londreseko Literatura Jaialdian.

Aurkezpena streaming bidez jarraitzeko aukera izango da.


Laburrean

Non