ITURFEST 2025: "La edad de las diosas", Mabi Revueltaren erakusketa
ITURFEST 2025 - Bilboko Iturralde auzoko kultura garaikideko jaialdiaren barne.
"Mabi Revuelta denboraren zirkulartasunean murgiltzen da, eta Antzinaroko memoriaren aztarnak gaur egun berreraikitzen ditu. Museo Arkeologikoa jeinu eta jainkosa hibridoekin, betierekoekin okupatzen du. Bere izaki fantastikoak lapislazuli arrastoen gainean tente daude, granitoa urrearekin kateatzen da, beirak anbarra dauka barruan eta brontzeak gainezka egiten du. Logika anatomikoaren eta fantasia lotsagabeenaren artean dabiltza bere jainkoen forma ezinezkoak. Haizea Barcenilla komisarioak erakusketa argitaratzeko idatzitako testuaren zatia."
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2025(e)ko martxoaren 21(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 5(e)ra
- OrdutegiaLanegunak: 10:00-14:00 eta 16:00-19:30. Igande eta eta jaiegunetan: 10:30-14:00
- LekuaArkeologi Museoa
Mallonako Galtzadak 2, Prim z/g
Bilbao
Web - Ikusi agenda Arkeologi Museoa, Bilbao


