"Argizaiolak eta bestelako hilobi-taulak", Sebastian Altonagaren tailuak
SEBASTIÁN ALTONAGA GARCÍA DE GAMBOA "Argizaiolari"
Erandioarra jaiotzez baina aspaldidanik Berangon bizi dena, gaztetatik euskal kulturagatik interes handia sentitu du, gaur egun, erretiroa hartu ondoren, Euskal Herrik hileten-osagai diren hainbat elementuren ikerketa eta erreproduzioa landuz aritu da buru belarri, besteak beste, “Argizaiola” nabarmentzekoa delarik.
Bere lan egiteko modua xumea da, hainbat libururen, ikertzaileen argitalpenen baita museo, eliza eta baserrietan berak zuzenean egindako behaketen bidez, ereduak kopiatzen ditu geroago bere tailuetan irudikatuz eta zizelkatuz. Era honetan, ikaskuntza autodidaktaz, Sebastianek, 600 erreproduzio baino gehiago egin ditu.
ERAKUSKETA
Erakusketa honetan, gainera, garai eta leku ezberdinetan erabiltzen ziren, Amezketan bereziki, argizaiolen bilduma anitza aurkezten digu, baita hileta eta erlijio errituetako beste elementu batzuk, hala nola, fuesak, hilarriak, urbedeinkatu ontziak, gurutzeak, medailoiak, etab.
Honek guztiak, bisitariari aurreko mendeetako euskal gizartearen portaera, betierekotasunaren aurrean, hobeto ulertzeko aukera ematen dio.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2025(e)ko martxoaren 21(e)tik 2025(e)ko ekainaren 22(e)ra
- OrdutegiaASTEBURU ETA JAIEGUNETAKO ORDUTEGIAK • Ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara. • Larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. • Igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara. LANEGUNETAKO ORDUTEGIAK Aurretiazko hitzordua eskatuta, gutxienez 6 lagunek osatutako taldeentzat.
- LekuaMuseo de Orduña
Andra Mari Plaza, z.g.
Urduña
Web - Ikusi agenda Museo de Orduña, Urduña


