Miren Gorrotxategiren "Sotoan gordeak" liburuari buruzko literatur solasaldia
Guggenheimeko erakusketa batean ikusi dau Norak itzal bat, iheska, lekuz kanpo: beste garai baten gomuta. Ondoan dau Alex, galdetu arren erantzunik lortuko ez dauena; ez, behintzat, berak nahi leukezanaren ahotik. Egun berean jasoko dau Norak aitaren heriotzaren albistea, eta horrek eroaten dau bikotea Noraren sorterrira, Vianara. Han, mahasti artean, galderak pilatuko jakoz Alexi. Odolezko familian eta hautatutako familian isildutakoak, hitz erdiak eta estalitakoak zurrustan aterako dira, ardoa barrika pitzatuan nola, (H)Ilbeltza beka irabazlearen eleberri beltz honetan.
Antolatzailea: Bermeoko Udala
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2025(e)ko Martxoak 20
- Ordutegia19:00
- LekuaBermeoko Kultur Etxea
Irakaskintza 14-16
Bermeo
Web - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Bermeoko Kultur Etxea, Bermeo


