"Marraztea, ikuspegi berriak"

Bilbao 2025(e)ko martxoaren 20(e)tik 2025(e)ko martxoaren 28(e)ra
  • "Marraztea, ikuspegi berriak"
    Vincent van Gogh (1853-1890). El jardín de la casa parroquial de Nuenen en invierno, 1884

Ikastaro espezializatu hau marrazketaren kontzeptuari eta praktikari buruzkoa da. Guggenheim Bilbao Museoak arte-ikastaroen programazio zabala antolatzen du, kasu honetan, Budapesteko paper gaineko maisulanak erakusketarekin bat eginez.

Artearen Historiako katedraduna den Kosme de Barañanok zuzenduta, nazioartean ospe handia duten hizlariek parte hartuko dute —adituak, kontserbatzaileak, bildumagileak eta artistak—, eta beren ezagutza partekatuko dute parte-hartzaile talde txiki batekin, elkarrizketaren eta ideiak trukatzearen bidez.

Programan ikastaroaren zuzendariak ere klaseak emango ditu. Hark, marrazketa-motak, lanabes-motak eta euskarri-motak ez ezik, marrazketaren historia ere azalduko du. Era berean, estiloaren zentzua (stylus) landuko du, Espainiako, Italiako eta Alemaniako marrazkiak aztertuz. Bildumazaletasunari buruzko klaseak ere emango ditu, eta, horiek osatzeko, artearen historiako eta marrazkigintzako lan berezien zuzeneko azterketa egingo du (Museoko aretoetan daudenena).

Horrez gain, gaur egungo marrazkiari ere erreparatuko zaio praktika artistiko garaikidearen bidez. Europako tradizioko marrazkiak (italiarrak eta alemaniarrak) jorratzeaz gain, hizlari batzuek beren obraz hitz egingo dute. Ikastaroa tailer eta parte hartzeko performance batekin amaituko da.

Hizkuntza: gaztelania, ingelesa eta alemana (gaztelaniarako aldi bereko itzulpenarekin).

Informazio gehiago


Laburrean

Non