"Txantrea auzoaren jatorria eta lehen urratsak"
Txantrea liburutegia. Martxoaren 19tik apirilaren 2ra. Erakusketa: Txantrea auzoaren jatorria eta lehen urratsak.
Auzoaren historia, baina argazkien bidez kontatua, David Mariezkurrena Pamielako editore eta Txantrean Auzolan Aldizkariko arduradunaren eskutik.
Txantrearen jaiotzaren 75. urteurrenarekin bat eginez, martxoan Txantreako Liburutegi Publikoan “Txantrea auzoaren jatorria eta lehen urratsak” izeneko erakusketaz gozatzeko aukera izango da. 1950eko martxoan lehen harria jarri zenetik, auzoaren lehen eraikuntza-faseak, inaugurazioa eta lehen zerbitzu eta erakundeen sorrera jarraitu ahal izango dira argazkien, planoen eta beste dokumentu batzuen bidez, hala nola San Jose parrokia, Salestarrak, Armonia Txantreana peña eta abar.
Argazkia: Javier Rey.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2025(e)ko martxoaren 19(e)tik 2025(e)ko apirilaren 2(e)ra
- OrdutegiaAstelehenetik ostiralera, 14:00etatik 20:00etara
- LekuaTxantreako Liburutegia
Pamplona/Iruña - ZenbatekoaDoan
- Ikusi agenda Pamplona/Iruña


