Liburu aurkezpena: "Arzelus Arrieta’tar Amale. Nere Oroimenak"
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Arzelus Arrieta’tar Amale. Nere Oroimenak liburua argitaratu du. Egileak, Jon Andoni Jonan Zinkunegi Arzelusek, Amaleren semeak, amak berak idatzitako Nere oroimenak eta Nere ekintzak testuak erabili ditu, eta egileak sortutakoak gehitu dizkio lanari liburua osatzeko.
Liburuak bi bertsio ditu. Euskarazkoa dugu jatorrizkoa, eta gaztelaniazkoa ez da bestearen itzulpena. Liburuaren kontakizuna Euskadiko historiaren aldi garrantzitsu batean ezarri behar da, eta Arzelus familiak jarduntza handia izan zuen aldi horretan. Amaleren aita, Ander Arzelus Luzear, EAJ-PNV alderdiaren Euzkadi Buru Batzarreko kide izan zen, eta kultur jarduera ugariren sustatzaile, besteak beste, antzerkiari eta irratiari lotutakoak, euskaraz beti.
Amale alabak oso gaztetarik blaitu zen giro politiko eta kultural euskaltzale horretan. Liburuak Amale Arzelus Arrietaren bizitzako hainbat alderdi erakusten ditu, hala nola familia-giroa, euskarazko irratian parte hartu zuen lehen emakume esatariaren ibilerak edo euskarazko irakasle moduan egin zuen lana, eskolak euskaraz ematen zituela.
Antzerkiari dagokionez, Poxpolinak taldean izandako parte-hartzea jorratzen da liburuan. Bestetik, Amale Arzelusen ibilbide politikoaren bilakaera ezagutzeko aukera ematen du lanak. Amaitzeko, Amale Arzelusi beraren bizitzako azken urteetan eskaini zizkioten omenaldietako batzuen berri ematen da.
Liburuaren aurkezpena martxoaren 19an, asteazkenarekin, izango da, 18:30ean, Donostiako Aiete jauregian.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2025(e)ko Martxoak 19
- Ordutegia18:30
- LekuaAieteko Jauregia
Donostia / San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Ikusi agenda Donostia / San Sebastián


