Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak: "Operación Muerte"
"Komikiaren ezinbesteko elkarrizketak" seriea, komikiaren eta ilustrazioaren ingurukoa.
Atal honetan Shigeru Mizuki da protagonista "Operación muerte" obrarekin.
- Operación muerte, Shigeru Mizuki
Shigeru Mizukik Bigarren Mundu Gerraren ondorioak erakusten dizkigu, hain zuzen, gyokusai praktikarenak (hitzez hitz, "duintasunez hil arte erasotzea"). Praktika zer zen gordinki ez esateko erabiltzen zen eufemismoa: erasoaldian erasotzaile guztiek hil behar zuten. Karikaturan erori gabe, Mizukik trebetasunez deskribatzen du agintari militar japoniarrek giza bizitzarekiko zuten mespretxu nazkagarria.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2025(e)ko Martxoak 19
- Ordutegia18:30 - 19:30
- LekuaAZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao
Web - ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao


