HOTS & HITZ 2025 - Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+

Bilbao 2025(e)ko martxoaren 19(e)tik 2025(e)ko martxoaren 20(e)ra
  • HOTS & HITZ 2025 - Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+
  • HOTS & HITZ 2025 - Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+

"HOTS&HITZ: Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+"; jardunaldien hirugarren edizioa Bilbon ospatuko da martxoaren 19an eta 20an.

Jarduera honen helburua da musikaren sektorearen egoerari buruz berdintasunean hausnartzea, LGTBIQ+ kolektiboko musikaren sortzaileak eta profesionalak ikusaraztea eta sektoreak arlo horretan dituen erronkak identifikatzea. Hori guztia mahai-inguru, solasaldi eta proiekzioen bidez. Horietan, besteak beste, honako gai hauei buruz hitz egingo da: musika programazioak, agertokietan ematen diren dinamikak, clubbing kulturaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren arteko harremana, Euskal Herriko bideoklipak edo musika-proiektuen lehen lerroan dauden emakumeen egoera.

Jardunaldiak La Sinsorga Kulturgune Feministan izango dira martxoaren 19an, asteazkena, eta Bilborocken hurrengo egunean (martxoaren 20an).

Jarduera guztiak doakoak dira.

Zinegoak eta Anitzak elkarteekin lankidetzan.

Komunikabide-laguntzaileak: EITB, Berria eta Noticias taldea.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2025(e)ko martxoaren 19(e)tik 2025(e)ko martxoaren 20(e)ra
  • Ordutegia18:00
  • LekuaBilborock eta La Sinsorga
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Bilbao

Non