Soinurbil musika astea 2025: Suhar Abesbatza
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Euskal Herri osoko ia 40 abeslariz osaturiko taldea da Suhar Korua. Esteban Urzelairen zuzendaritzapean eta Amaia Zipitria pianojolearen laguntzarekin gizon-abesbatzentzako errepertorioa maila gorenean lantzeko eta zabaltzeko asmoa dute. 2023an, Tolosako 54. Abesbatza Lehiaketako 5 sariak bereganatu zituzten eta bere sorreratik Euskal Herriko jaialdi nagusietan eta estatuko agertoki askotan egon ostean, Eslobenian, Bulgarian eta Txinan ere egon dira.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2025(e)ko Martxoak 16
- Ordutegia19:00
- LekuaSalbatore eliza
Usurbil - ZenbatekoaDoan
- Info Gehiago
- Ikusi agenda Usurbil


