Aldecoa 2025: Eider Rodriguez + Verde Prato: "Denak zuen artifizial itxura"
Gasteizko Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdiaren eta Ignacio Aldecoaren Mendeurreneko egitarauen barne.
Eider Rodriguez idazlea Literaturan doktorea da, editore eta gidoigile gisa lan egin du, eta gaur egun irakaslea da EHUn. Lau ipuin-liburu kaleratu ditu: Eta handik gutxira gaur, Haragia, Katu jendea eta Bihotz handiegia. Bere azken argitalpena Eraikuntzarako materiala eleberria da. Horrez gain, literatur kritika (Idazleen gorputzak, Itsasoa da bide bakarra), komikigintza (Santa Familia) eta itzulpena ere jorratu ditu.
Ana Arsuaga artista eta musikaria da. Musika taldeetan aritu zen, eta gaur egun, bakarkako "Verde Prato" proiektuarekin, nazioarteko jaialdietan jo izan du; besteak beste, Italia, Portugal, Emirato Arabeak edo Finlandia; eta baita estatu mailako jaialdi garrantzitsuenetan ere: Sónar, Primavera Sound, edo BBK Live-n, esaterako. Zineman edo telesailetan ere bere abestiak erabili izan dituzte.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2025(e)ko Martxoak 12
- Ordutegia20:00
- LekuaIzaskun Arrue Kulturgunea – Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz
Web - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Izaskun Arrue Kulturgunea – Gasteiz Antzokia, Vitoria-Gasteiz


