Aldecoa 2025 - Gasteizko Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdia 2025
2025eko Vitoria-Gasteizko Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdia martxoaren 11tik 15era bitartean izango da.
Ignacio Aldecoaren Mendeurreneko egitaruarekin lotuta.
Araba ipuin literarioaren gune nagusi bihurtuko da berriz ere martxoaren 11tik 15era bitartean, Aldecoa, Ipuin Literarioen Nazioarteko II. Jaialdiaren bidez. Jaialdiak lurraldean dagoen potentziala aprobetxatu nahi du, Araba "ipuinaren eta literatura laburraren funtsezko erreferente" izaten jarraitzeko.
Jaialdiaren II. edizioak Ignacio Aldecoa Kultur Etxean izango du egoitza nagusi, baina hiriko beste kulturagune batzuetara zabalduko dira jarduerak, hala nola Florida zinemetara, Arabako Unibertsitate Campusera, Izaskun Arrue Kulturgunera, Elkar liburu dendara, Aldabe Gizarte Etxeko liburutegira eta Mara-Mara liburu dendara.
Edizio honetan honako hauek izango dira: Cristina Fernández Cubas, Elvira Navarro, Luis Mateo Díez, José María Merino, Juan Pedro Aparicio, Eider Rodríguez, Joxemari Iturralde, María Fernanda Ampuero, Jon Bilbao eta Karmele Jaio, literaturan ezinbestekoak diren beste ahots batzuekin batera. Topaketen, mahai inguruen eta irakurraldien bidez, jaialdiak ipuinaren aberastasun eta aniztasun osoa deskubritzera gonbidatuko du.
Gainera, Aldecoa Jaialdiaren II. Edizioak esanahi berezia izango du, Ignacio Aldecoaren jaiotzaren mendeurrenarekin (1925) bat egiten baitu. Figura hori funtsezkoa da gaztelaniazko literatura ipuinaren bilakaeran. Haren lana erreferentea da, oraindik ere, narratzaileen eta irakurleen egungo belaunaldientzat.
Parte hartzea doakoa da eta sarrera librea da aretoa bete arte (zinema emanaldian eta lantegian izan ezik).
ALDECOA 2025 | EGITARAUA:
MARTXOAK 11
19:30 Florida zinemak
- "Young Sánchez" film luzearen proiekzioa. Amigos del Cinefórum Gasteiz + Jabo H. Pizarroso
MARTXOAK 12
11:00 Arabako Unibertsitate Campusa
- Mahai-ingurua. "Itzultzaileak, ipuingintzaren lurraldean mugalari: Txekhov, Carver eta Munro euskaraz (eta euskaratik harago)". Iker Sancho + Harkaitz Cano + Isabel Etxeberria + Beñat Sarasola
20:00 IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
- "Denak zuen artifizial itxura". Eider Rodriguez + Verde Prato
MARTXOAK 13
18:00. Elkar liburudenda
- Liburuaren aurkezpena. "Ehun zaldi trostan". Ainhoa Urien Telletxe + Xabier Mendiguren + Leire Vargas
19:30 Kultura Etxea
- Elkarrizketa: "Los umbrales donde todo puede suceder". Cristina Fernández Cubas + Iban Zaldua
MARTXOAK 14
18:00 Aldabe Gizarte Etxea
- Elkarrizketa. Elvira Navarro - Pilar Aizpurua.
19:30 Kultura Etxea
- Elkarrizketa: "Filandón posmoderno". Luis Mateo Díez + José María Merino + Juan Pedro Aparicio
MARTXOAK 15
10:00 Kultura Etxea
- Ipuin lantegia. Joxemari Iturralde (izena eman otsailaren 18tik martxoaren 7ra)
13:00 Mara Mara liburu denda
- Liburuaren aurkezpena: "Cada lunes de agua". Juan Montiel + César Sánchez + Jesús Camarero
18:00 Kultura Etxea
- Mahai-ingurua: "Fantasías reales, realidades fantásticas". María Fernanda Ampuero + Jon Bilbao + Karmele Jaio
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2025(e)ko martxoaren 11(e)tik 2025(e)ko martxoaren 15(e)ra
- LekuaVitoria-Gasteiz
- Info Gehiago
- Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz


