Poetika 2024/2025: "Rifqa: Honengatik egiten dugu dantza"
KM Kulturuneak antolatutako errezitaldi musikatua, Poetikaren ziklo barruan:
Rifqa: Honengatik egiten dugu dantza
Rifqa (Katakrak, 2024) Mohammed el-Kurd poeta palestinarraren aurreneko liburua da, Eider Beobidek euskaratuta. Haren poemak oinarri hartu eta Eider Beobide itzultzaileak eta Xalba Ramirez musikariak errezitaldi musikatua egingo dute. Kolonizazioak zapaltzen dituen gorputzen ahotsak zabaltzeko.
Eider Beobide Urkizar (Donostia, 2000) itzultzaileak euskaratu duen lehenengo liburua da Rifqa, aurrez Gata Cattanaren sei olerki argitaratu zituen Armiarma atarian.
Mohammed el-Kurd (Jerusalem, 1998) Palestina okupatuan jaiotako poeta, idazle, kazetari eta militantea da. #SaveSheikhJarrah mugimenduko sortzaileetako bat da. The Nation AEBko ezkerreko astekariak Palestinan izan duen lehenengo tokiko kazetaria da. Bere lehenengo saiakera 2022an argitaratu zuen: A Night with Palestine’s Defenders of the Mountain. Haymarket Books-ek argitaratu zuen 2021ean Rifqa poema bilduma eta Ekialde Hurbileko eta munduko literatura sari eta aipamenak jaso ditu.
Partaideak: Eider Beobide, Xalba Ramirez, Peru Galbete.
(Hizkuntza: euskara)
Poetika zikloa Jose Luis Padrón eta Jon Obesorekin elkarlanean antolatzen da.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2025(e)ko Martxoak 10
- Ordutegia19:00
- LekuaKMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián
Web - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Ikusi agenda KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua), Donostia / San Sebastián


