Stravinsky ikuskizuna bi piezaz osatuta dago. Stravinskiren bi maisulan —Suzko txoria eta Udaberriaren sagaratzea—baliatu ditu LaMov konpainiak intentsitatez eta pasioz euren dantza neoklasiko eta garaikidea taularatzeko.Víctor Jiménezen zuzendaritzapean, konpainiak mugimendu arin eta indartsuak esploratzen ditu, baita etereoak eta misteriotsuak ere, musikaren tentsioaren eta bizitasunaren isla.
Suzko txoria lanean (Víctor Jiménez) fenix hegaztia agerida; dantzaren bidez modu abstraktuan adierazten du zeruareneta lurraren arteko konexioa, arimaren hilezkortasuna eta elementuen pizkundea pertsonifikatzeko.Udaberriaren sagaratzea (Olga Roriz) lana ezaguna da ikuspegi musikal eta koreografiko berritzaileagatik, baitamusikaren historian eta dantzan izandako inpaktuagatik ere.
Udaberria iritsiko dela ziurtatzeko, neska gazte baten sakrifizioaren istorioa da, erritual pagano batena. Bi pieza liluragarrietan, LaMov konpainiak partituren magia eta edertasuna harrapatu, eta horien konplexutasuna eta emozioa transmititzen ditu, moldakortasuna eta sormena abiapuntu.
Fitxa artistikoa:
Artistak: Paula Rodriguez, Imanol López, María Bosch, Daniel Romance, Ainhoa Fernández, Fermín López, Daniela Cerdán, Hugo Fidalgo, June Amian