"Cholitas"
Espedizioa: 5 emakume, 6.962 metro, helburu bat
Boliviako bost emakume indigena dira espedizio bakar baten protagonistak. Askapenaren eta ahalduntzearen ikur gisa, Amerikako mendirik altuena eskalatzea proposatzen dute. Euren irudia harrigarria da: gona tradizionala jantzita eskalatzen dute. Eskalatzaileak baino zerbait gehiago dira, emakume ausartak dira, aske, zoriontsu eta bizirik sentitzeko espazio bat aurkitzen dutenak. Euren abenturak emakume izateko, tradizioa bizitzeko eta ama naturarekin harremanak izateko modu inspiratzailea erakutsiko dio munduari.
Cecilia
Niri mendia gustatzen zait. Batzuetan uztea pentsatzen dut, baina mendietara begiratzen dut eta ikusten dut ezin dudala utzi, beti jarraituko dudala. Gustatzen zaidalako.
Elena
Mendian sakon hartzen duzu arnasa eta etxean dituzun arazoak ahazten zaizkizu. Amets bat bezalakoa da. Arnasa sakon hartzen dut eta indartu egiten naiz. Eta horrela aurre egingo diot Aconcaguari, Amerikako mendirik garaienari.
Lidia
Gu diskriminatu egin gaituzte aimarak izateagatik eta emakumeak izateagatik. Hemen emakumea beti ari da janaria prestatzen edo garbitzen. Baina emakumeok ere eskalatu dezakegu. Mendian ez daukat inolako pentsamendurik, askatasunean egotea besterik ez.
Liita
Dena eman behar da. Eta muturrera iristean da gauza berriak aurkitzen hasten zaren unea. Nik neuk ere ez nekien zer egiteko gauza nintzen. Ez da mugarik jarri behar.
Dora
Bizitza osoan lan egin dut nire alabek ez dezaten jasan nik jasan dudana. Erronka honetaz harro nago. Mendian dena ahazten zait. Mendian guztiz zoriontsua naiz.
Zuzendaritza: Jaime Murciego eta Pablo Iraburu
Ekoizpena: Arena Comunicación Audiovisual
Iraupena: 82 minutu
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2025(e)ko Martxoak 6
- Ordutegia18:00
- LekuaTorrezabal Kultur Etxea
Lehendakari Agirre Plaza, z/g
Galdakao
Web - HizkuntzaGaztelania
- Ikusi agenda Torrezabal Kultur Etxea, Galdakao


