Gure ahotsak 2025: Travis Birds
Gure Ahotsak 2025 Emakume Musikarien Zikloaren barruan.
Duela urtebete, Travis Birds artistak Perro Deseo bere azken albuma aurkeztu zuen. Disko horrekin, artistak soinu-unibertso berri bat esploratu eta dimentsio berri bat lortu zuen, eta bere musika-sorkuntzetan ez ezik, bere pertsonaian ere islatzen zen dimentsio berri hori; izan ere, ordura arteko irudia askoz ere ilun eta intimoagoa zen, eta ñabardura bitxi samarrak izanik erokeria eta unibertso paregabe bat gogorarazten zizkigun.
Lan honi amaiera emateko, Jardín del Deseo Tour iragarri du, Estatuko hiri nagusienetatik igaroko den bira. Izan ere, aurkezpen-biran ia areto guztietako sarrerak agortu zituen (Madrilgo La Riviera da nabarmengarriena), eta musika jaialdi garrantzitsuenetara eraman zuen bira horrek artista.
Travis Birds (ahotsa, gitarra), Marcus Wilson/Javier Pedreira (gitarra), Jacob Reguilón (baxua), Eulogio Bey (bateria), Antonio Molina (tronboia, teklatuak), Josué García / Javier Arévalo (tronpeta)
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2025(e)ko Martxoak 2
- Ordutegia19:00
- LekuaDonostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián
Web - Zenbatekoa18 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Ikusi agenda Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra), Donostia / San Sebastián


