Leioako Inauteriak 2025: egitaraua
Leioako 2025eko Inauteriak martxoaren 1 eta 4an bitartean ospatuko dira.
Jai-egitaraua askotarikoa da, eta haur eta familientzako nahiz parte hartu eta gozatu nahi duten helduentzako jarduerak biltzen ditu.
MARTXOAK 1, LARUNBATA:
- Jarduerak martxoaren 1ean hasiko dira, 17:00etatik aurrera, txikientzako PUZGARRI ETA TAILERREKIN, Errekalde plazan, -eguraldiak laguntzen ez badu eta euria egiten badu, jarduerak Barandiaran Beheko Institutura eramango dira-.
- 19:00etatik aurrera, Jose Ramon Aketxe plaza – edo Barandiaran institutua, eguraldiak laguntzen ez badu – "Dantsa Saltsa", HAURRENTZAKO ETA FAMILIARENTZAKO EMANALDIA izango da.
- Jose Ramon Aketxeren espazio honetan bertan izango da ohiko FAMILIA MOZORRO FESTA. -Izen-ematea egun berean egingo da-.
- Leioako kaleak giro ederrez beteko dira, 19:00etatik aurrera, KALEJIRA batekin: "Katxarrada batukada" eta "Kaiña bi trifikarra"
- Jaia Ikea Barri plazara eramango da, 21:30etatik aurrera, karpa batek HELDUEN MOZORRO FESTA hartuko du. Kasu honetan musika animazioa Eñaut-eriak- aren eskutik iritsiko da.
- Ikea Barri plazako karpan bertan, 23:00etatik aurrera, eguneko beste une musikal bat iritsiko da, eta baita espero denetako bat ere, ERROMERIA, Kresalarekin.
MARTXOAK 4, ASTEARTEA:
- Txikienek inauteriez gozatzen jarraituko dute asteartean, martxoak 4, Txomin Arestiren karpan izango diren aisialdi eta dibertimenduzko jarduerez betetako egun honetan.
- Goizean, HAURRENTZAKO PARKEA 11:00etan irekiko da 14:00ak arte.
- 12:30ean, pailazoen emanaldia izango da, "Patata Tropikala".
- Arratsaldean, dibertsioak 16:30etik aurrera jarraituko du, ordu horretan irekiko baitira berriro HAURRENTZAKO PARKEKO ateak 20:00ak arte.
- 17:00etan UMEENTZAKO ANIMAZIOA egongo da, "Garabatos diskofesta" rekin, eta ordubete geroago, 18:00etan, HAURREN MOZORRO FESTA izango da, mozorro desfilearekin, bai taldeka, bai banaka – Mozorro Festarako izen-ematea egun berean egingo da-. Sari banaketa 19:00etan izango da.
Leioako Inauteriak 2025: egitaraua (pdf 268KB)
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2025(e)ko martxoaren 1(e)tik 2025(e)ko martxoaren 4(e)ra
- LekuaLeioa
- HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Info Gehiago
- Ikusi agenda Leioa


