Berrizko Inauteriak 2025: egitaraua

Berriz 2025(e)ko otsailaren 28(e)tik 2025(e)ko martxoaren 1(e)ra
  • Berrizko Inauteriak 2025: egitaraua

Berrizko 2025eko inauteriak otsailaren 28an eta martxoaren 1ean ospatuko dira.

Berrizko Udalak Inauteriak 2025 ospatzeko antolatu dituen jardueren berri eman du. Horrela, otsailaren 28an eta martxoaren 1ean mozorroak protagonista izango dira berriro, ohiko lehiaketarekin, kalejirekin, txu txu trenarekin eta musikarekin.

Ekitaldiak hilaren 28n hasiko dira Haurreskolako ikasleen kalejirarekin (10:30ean) eta 11:00etan mozorro kalejira izango da herriko kaleetan zehar. Bestalde, goizez (12:00 – 13:30) eta arratsaldez (16:30 – 19:30) Olakuetatik Elizondora eta Elizondotik Olakuetara txu txu trena egongo da martxan.

18:30ean diskofesta hasiko da frontoian eta amaitzeko txokolate dastaketa izango da.

Mozorro lehiaketa

Nobedade bezala, martxoaren 1eko mozorro lehiaketa bazkari herrikoiaren aurretik egingo da. Koadrillen arteko topaketaren ondoren, 13:00etan hasiko da lehiaketa, eta izen-ematea online eman behar da hemen. Apuntatzeko azken eguna otsailaren 25a izango da.

Bestalde, bazkari herrikoia izango da frontoian eta beharrezkoa izango da mozorrotuta joatea. Sarrerak otsailaren 21era arte salgai izango dira Kultur Etxean; 12 urtetik beherakoentzat 10 euroko prezioa ezarri da eta gainerakoek 14 euro ordaindu beharko dituzte.

Bazkalostean DJ Robertekin erromeria izango da (17:30ean) eta 19:00etan, berriz, DJ Roka-ren txanda izango da.

Egitaraua (PDF 1,47MB)

berriz.eus

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2025(e)ko otsailaren 28(e)tik 2025(e)ko martxoaren 1(e)ra
  • LekuaBerriz
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Berriz

Non