Literatur solasaldiak euskaraz: "Euskalia" (Mikel Alvarez)
Mikel Alvarezen Euskalia liburuari buruzko euskarazko solasaldia.
Nerea Loiolaren gidaritzapean.
Sinopsia:
XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, inon ezagutu gabeko zorion eta ongizarte maila gozatzen dute bertako biztanleek oro. Alabaina, beti dago matxinkontra petralen bat. Muturgogor barrutian, garai bateko espainiar kultura eta hizkuntzaren gailentasuna berreskuratu nahi lukete erresistentziako kideek, eta hori lortzeko estrategia pentsatu dute: XXI. mende hasierara bidaiatu, iraultza handia abiatu zen unera, eta hura posible egin zuten gertakariak zapuztu. Zientzia Fikziozko kontakizun jostalari, lotsagabe eta zirikatzailea ondu du Mikel Alvarez Sarriegik Zubikarai bekaren laguntzaz idatzitako bere lehenengo nobela honetan, hango eta hemengo film, telesail eta komiki kuttunei hamaika keinu eginez eta euskal irakurleari irria piztuko dioten beste hainbat erreferentzia eskainiz, dela adarjotze, dela omenaldi.
Bi talde osatu dira eta guztiek bost liburu irakurriko dituzte urtarriletik maiatzera bitartean.
- Urtarrilak 23/30
Esnearen kolorekoa / Nell Leyshon, Alberdania (2019)
- Otsailak 20/27
Euskalia / Mikel Alvarez, Elkar (2022)
- Martxoak 20/27
Dantzaldia / Irene Nemirovsky, Txalaparta (2006)
- Maitzak 22/29
Olivetti / Aitziber Etxeberria, Erein (2020)
- Ekainak 12
Ulu egiteko bolondres bila / Harkaitz Cano, Susa (2023)
*egilea bertan izango da
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2025(e)ko Otsailak 27
- Ordutegia18:30
- LekuaSanz Enea Zarauzko Udal Liburutegia
Nafarroa, 22
Zarautz
Web - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Sanz Enea Zarauzko Udal Liburutegia, Zarautz


