"Camiseta flúor y bañador speedx", Maider Garayoren erakusketa
Fluor koloreko elastikoa eta speedx bainujantzia lanak ez du hasierarik, jarraipen bat da. Amaierarik ere ez du. Pentsamendu bat da. Edo desira bat. Hobeto esanda, praktika bat da, praktika multzo bat. Prozesuak. Orain eguerdiko ordu biak eta laurden dira, eta pentsatzen ari naiz areto-orri hau idaztea eta erakusketa bat muntatzea antzekoak direla.
Fluor koloreko elastikoa eta speedx bainujantzia daramatzan igerilari ohia piezen artean dabil, eta ikusten eta sentitzen ari den horrek eraldatzen du. Aretoetan barrena dabil. Begiratu eta begiratzeari uzten dio. Gutxika. Orduan, bat-batean konturatzen da ez duela aspalditik ezer ulertzen. Beretzat berria den errealitate batekin harremanetan jartzen ari da, isilean, oraindik ez baitu pentsamendurik, sentsazioak baino ez.
Zer gorputz-ataletan sentitzen da objektu baten biguntasuna?
aurri gisa
hauts gisa
likido gisa
bizkotxo gisa
ore gisa
Irudia zauritzeko eta nirekin ekartzeko nahia. Gainazal laua zeharkatzeko eta testura emateko, distira emateko nahia.
Metalari hozka egiteko saiakera. Oxidoa ezpainetan.
Emozio une bat. Ze zaila den unean irautea!... Hain da iragakorra ezen jada ez baita existitzen, beste une bat bihurtu delako, orain ere existitzen ez dena.
Nire kaskoetan tekno musika entzuten da. Aulkitik jaikitzen naiz. Nire oinak lurretik altxatzen dira. Dantza egiten dut. Kolpe horrekin amesten dut. Hit-arekin amesten dut.
Montehermoso Kulturuneko Proiektu Artistikoen 2024ko deialdian hautatutako proiektua.
2025ko otsailaren 21etik apirilaren 27ra, Lehenengo Solairuko aretoan
Asteartetik larunbatera: 11:00-14:00 / 17:00-20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2025(e)ko otsailaren 27(e)tik 2025(e)ko apirilaren 27(e)ra
- OrdutegiaAstelehenetik igandera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00
- LekuaMontehermoso Kulturunea
Fray Zacarías Martínez, 2
Vitoria-Gasteiz
Web - ZenbatekoaDoan
- Ikusi agenda Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz


