"Musika konposizioa (aurreratua)" ikastaroa, Haizea Huegunekin
Lortu harmonia-ezagutzak eta hasi zure konposizioetan aplikatzen.
Deskribapena:
- Harmonia: musika-tarteak. Zer da akorde bat? Hainbat akorde mota eta horien funtzioak.
- Progresioak. Jarduera praktikoa: sortu zure progresioa.
- Analisi musikala: zer da analisi musikala? Ikasi aztertzen (adibideak). Jarduera praktikoa: egin zure gustuko lan/abesti baten analisia.
- Konposizioa: nola hasi konposatzen (teknikak). Nola sortu melodia bat. Nola harmonizatu melodia bat. Jarduera praktikoa: sortu zure konposizioa.
- Instrumentazioa: zer da instrumentazioa/orkestrazioa? Instrumentuen barruko familiak.
- Akustika: harmonikoen seriearen azalpen laburra.
Nori zuzendua: Musikari buruzko oinarrizko ezagutzak dituzten helduentzat.
Ikasleak eraman beharreko materiala: Kuaderno eta boligrafoa apunteak hartzeko.
Matrikulatzeko azken eguna: 2025eko otsailaren 26a, 23:59.
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data 2025(e)ko otsailaren 26(e)tik 2025(e)ko uztailaren 2(e)ra
- OrdutegiaAsteazkenetan: 18:30-20:30
- Lekua Egia Kultur Etxea - Baztan, 21 (Donostia-San Sebastián)
- Zenbatekoa225 €
- HizkuntzaEuskara
- Web Egia Kultur Etxea
- Izena emateko informazioa


