Eibarko Inauteriak 2025: egitaraua

Eibar 2025(e)ko otsailaren 22(e)tik 2025(e)ko martxoaren 4(e)ra
  • Eibarko Inauteriak 2025: egitaraua

Eibarko 2025eko inauteriak otsailaren 22tik martxoaren 4ra bitartean ospatuko dira. 

Mozorro-leihaketak, desfileak, erromeriak, musika eta haurrentzako tailerrak… Komunitatean ospatzeko eta dibertitzeko egunak datoz.

Aurten ere, ostalariek aukera izango dute beren establezimenduak apaindu eta makillatzeko "Aratosteetan Ondoen Apaindutako Taberna" lehiaketaren saria lortze aldera. Izen-ematea zabalik egongo da otsailaren 10etik 26ra, Udalaren webgunean; epaimahaiak establezimenduak bisitatuko ditu otsailaren 28an, irabazlea aukeratzeko.

Kezka Dantza Taldearen eskutik, koko-dantzariek eta kokomarrauek musikaz eta dantzaz beteko dituzte Eibarko baserri eta kaleak otsailaren 22an (ostirala). Goizean goiz, 8,30ean, elkartuko dira Errebalen, eta egun osoan ibiliko dira dantzan eta kalejiran, Mauxitxa txarangaz lagundurik.

Ostegunean, hilak 27, Eguen Zuri egunean, ikasleak izango dira protagonista eta kalejiran ibiliko dira Urkizutik Untzagaraino, Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin batera. Untzagan makillaje-tailerrak eta maskarak egingo dira Astixaren eskutik, eta erromeria bat egongo da Lisker taldearekin. Egunari amaiera emateko mozorro-lehiaketa egingo da Galiziako Etxean.

Ostiralean, hilak 29, kaldereroen konpartsa ibiliko da kalerik kale, hasi Urkizun eta Untzagaraino. Bertan parte hartuko dute Kezka Dantza Taldeak, ...eta kitto! elkarteak, Txolartek, Ustekabe txarangak, Untzagako adinekoen zentroko abesbatzak eta beste kolektibo batzuek. 20:30ean, Eibarko Klub Deportiboan aratosteetako pregoia egingo da.

Martxoaren 1ean (larunbata), kaleak musikaz eta kolorez blai egongo dira, kuadrillen desfilearekin eta Ustekabe eta Sin Juicio fanfarreekin. Arratsaldean umeentzako jarduerak egongo dira, txokolatada bat eta photocall bat Untzagan.  Kuadrillen, kartelen eta tabernen lehiaketetako sarien banaketak amaiera emango dio egunari, eta berbena bat egongo da Mugi Panderoaren eskutik.

Martxoaren 2an (igandea), kalejira egingo du Usartza Txistulari bandak. Arratsaldean —…eta kitto! elkarteak  plazan antolatuta—, playback-lehiaketa egingo da umeentzat. Azkenik, DJ Arnok musika jarriko du Untzagan.

Martxoaren 4an, jaiei amaiera emateko, haur-jolasak eta sardinaren entierrua egingo dira.

Jarduerak Eibarko Udalak antolatu ditu, Usartza Txistulari bandarekin, Galiziako Etxearekin, Kezka Dantza Taldearekin eta ...eta kitto! elkartearekin batera.

 

eibar.eus

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2025(e)ko otsailaren 22(e)tik 2025(e)ko martxoaren 4(e)ra
  • LekuaEibar
  • Ikusi agenda Eibar

Non