"Bautismo" (Gasteiz)

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko otsailaren 21(e)tik 2025(e)ko otsailaren 23(e)ra
  • "Bautismo" (Gasteiz)

Esperientzia eszeniko indibiduala, jacuzzi baten barruan gertatzen dena. Bautismo murgiltze-pieza da, zaintzarako gune batean egindako murgiltze pribatu laburra. Bertan zintzilik utz daiteke gorputza, oroimen kolektibo likidoez gainezka dagoen jacuzzi puzgarriaren burbuilen artean. 2021eko udan sortu zen lana, aurreko hilabeteetako tristura eta beldurrak uxatzeko antidoto gisa; gorputz akuatikoentzako

murgiltze-pieza serie bateko lehenengo lana dugu Bautismo.

“Sar zaitez uretan: uretan murgiltzea esperientzia atsegin eta gogoangarria izan daiteke. Inguru bitxi batean kokatuko gaitu, lasaigarria edo nolabait arriskutsua izan daitekeena. Gorputzaren erabateko kontzientzia izando dugu, unean bertan, eta gorputzak ingurune horretan duen jokaeraz ere.” - iara Solano

OHARRA: Bautismo horretan murgiltzeko, zeure bainujantzia, toalla eta txankletak ekarri behar dituzu.

saioak ordu erdiro, 17:00etatik 20:30era.

Bautismo teaser

OHARRA: Bautismo horretan murgiltzeko, zeure bainujantzia, toalla eta txankletak ekarri behar dituzu.

  • Autoretza: iara Solano Arana
  • Produkzioa: Sleepwalk Collective, Teatro de La Abadia Madrid taldearen laguntzarekin
  • Jatorrizko ideia, testua eta ahotsa: iara Solano Arana
  • Jatorrizko musika eta akonpainamendua: Sammy Metcalfe
  • Hasierako eta amaierako lokuzioa: Camila Vecco Haddad

Laburrean

Non