"Jatorria - Origen"

Basauri 2025(e)ko otsailaren 19(e)tik 2025(e)ko martxoaren 14(e)ra
  • "Jatorria - Origen"

«Ni neu eta ez beste bat izatea eragiten didana zera da:
bi herrialderen artean nabilela,
bi hizkuntzaren artean,
zenbait kultura-tradizioren artean.
Horixe da nire nortasuna»
Amin Maalouf

Nire obrekin, jatorrietara itzuli nahi dut: nire nortasuna bilatzen edo harekin berriro elkartzen saiatzen naiz, nolabait.

Lan hibridoa da nirea: pinturaren eta eskulturaren artean dago. Gustatzen zait materiarekin jolastea, bolumenak emanez eta pinturarekin zerikusirik ez duten elementuak sartuz. Askotariko elementuak uztartzen ditut, eta, hala, apar-harriz egindako karga-gaiak eta ehun afrikar koloretsuak elkartzen ditut, nire mihiseei bizia emateko. Materia horiek lurrarekin konektatzeko sentsazioa eragiten didate, nire sustraietara itzultzen naizela sentiarazten didate.

Kolore biziak, berriz, naturaren isla dira, Afrikako koloreena; kolore argitsuak dira, askotariko ñabardurak eta Afrikako argia dituztenak.

Batez ere, emakumeak irudikatzen ditut, uste dudalako haiek direla Afrikari eusten dion motorra eta zutabea. Emakume afrikarra goraipatu eta ikusarazi nahi dut, alderdi guztietan.

«Nire helburu artistikoa da nire lanek zentzumenak piztea; ukituak, laztanduak izateko gogoa piztu dezatela; haien bidez Afrikako kolorea eta argia transmititzea; hango kultura aberats eta askotarikoen zati bat ezagutarazi ahal izatea. “Afrikako artea primitiboa da” saldu diguten ideia horrez bestelako gauzak erakustea».

Nire artea erabiltzen dut identitateari, historiari eta kultura-aniztasunari buruz hausnartzeko eta, hala, Afrikako kulturekiko inklusio eta errespetu handiagoa sustatzeko. Konpromiso sendoa dut handik etorritakoen ahotsei ikusgarritasuna emateko eta ahots horiek ezagutzera emateko, eta horrek azpimarratu egiten du estetikoki inspiratzailea eta kulturalki esanguratsua den arte batekiko nire ardura.

basauri.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko otsailaren 19(e)tik 2025(e)ko martxoaren 14(e)ra
  • LekuaArizko Dorretxea
    Francisco Kortabarria, z/g
    Basauri
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Arizko Dorretxea, Basauri

Non