Mendi Tour 2025 (Donostia)
2025ko Mendi Tour zirkuitua Donostiako Antzoki Zaharrean abiatuko da otsailaren 17ean, 18an eta 19an, Donostia Kultura, Club Vasco de Camping Elkartea eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia elkarteen eskutik. Sarrera salmenta otsailaren 3an hasiko da, goizeko 11:30ean, gure ohiko kanaletan.
Mendi Tourra mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinema ziklo ibiltaria da. Urte osoko ibilbidea osatzen du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren azken edizioko pelikula onenekin.
Iazko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiko film onenek osatuko dituzte karteldegiak, eta, beraz, ikusgarritasuna eta kalitate goreneko zinema ziurtatuta daude, baita Mendi Toureko ohiko ikusleen artean sortzen den giro ona ere.
Programa eta sarrerak
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2025(e)ko otsailaren 17(e)tik 2025(e)ko otsailaren 19(e)ra
- LekuaDonostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián
Web - Ikusi agenda Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra), Donostia / San Sebastián


