"Ondarea eta Arkitektura Bizkaian. Ikuspegi bat XXI. mendetik"

Bilbao 2025(e)ko Otsailak 4
  • "Ondarea eta Arkitektura Bizkaian. Ikuspegi bat XXI. mendetik"

Europako Ondarearen 2025.eko Jardunaldiak prestatzen hasteko, Bizkaiko Foru Aldundiak, programaren koordinatzaile izanik, hitzaldia antolatu du biharko, Alberto Santana historialari eta Aldundiko Kultura Ondarearen Zerbitzuko buruaren eskutik, "Ondarea eta Arkitektura Bizkaian. Ikuspegi bat XXI. mendetik", 2025eko edizioaren gai nagusia.

Hizlariak gaiaren tipologia guztiak jorratuko ditu, ondare horren ikuspegi orokorra emateko, eraikin zaharrenetatik hasi eta azken abangoardietaraino. Hitzaldia 12:00etan izango da, Maria Diaz de Haroko Ondare aretoan, Bilboko 11-1. solairuan.

Bertaratzea baieztatzeko ondareabizkaia@bizkaia.eus helbide elektronikora edo 9444066340 telefonora deitu behar da. Ondareabizkaia youtube kanaletik ere streaming bidez emango da.

  • Mende laurdeneko memoria partekatua

Bizkaia ekimen honetara batu zenetik, 2001ean, programa modu iraunkorrean hazi da, Lurraldeko kultura-ondarearen zabalkundean erreferente bihurtuz. Urteetan zehar, jardunaldiek Bizkaiko ondare historiko eta kulturala berraurkitu eta baloratzeko aukera eskaini diete bisitariei zein bertakoei.

Hasieratik, Ondarearen Europako Jardunaldiak nabarmendu dira urtero Bizkaiko ondarea hainbat ikuspegitatik aztertzeko aukera eman duen gai bat aukeratu delako. Lehenengo ediziotik, industria-ondarea berraurkitzera eraman zuena, bide historikoak eta sareak eta horien loturak aztertzen zituen berrieneraino, programak jendea ondare materialera eta ez-materialera hurbildu du jarduera eskaintza zabal baten bidez, hala nola bisita gidatuak, hitzaldiak, tailerrak eta ibilbide tematikoak.

bizkaia.eus

Laburrean

Non