Agate Deuna 2025 Arrasaten: Santa Ageda abesbatza

Arrasate-Mondragon 2025(e)ko Otsailak 4
  • Agate Deuna 2025 Arrasaten: Santa Ageda abesbatza

Ibilbideen berri eman, eta herritarrei abesbatzarekin bat egiteko deia egin dute. Arrasateko Udalak harrera egingo die 14:00etan, eta Udaletxeko ateak irekiak egongo dira herritar guztiei.

Aurten ere Santa Ageda abesbatza kantu eskean aterako da otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan. Hirugarren urtez, ahalegin berezia egin dute adin eta genero guztietako arrasatearrak batzeko, eta pozik agertu dira emaitzarekin.

Udaletxera 14:00etan helduko da abesbatza, eta bertan, betiko abestiez gain berritasun bat ere aurkeztuko dute, Aldapeko kantu herrikoiaren moldaketa ahots mistoetan.

Urtero moduan, kantu eskean arituko dira egun osoan zehar abesbatzako kideak. Urtero bezala, bildutako diru guztia Arrasateko Caritasei emango zaio. Pasa den urtean 4 mila eurotik gora batu zituzten.

Ibilbideari dagokionez, eguneko lehen hitzordua Parrokia atarian izango da, 8:00etan, meza amaitzean.

Taldeetako bat:

  • Goizean: Joxe Ramon Otamendi, Mendizabal okindegia, Aranguren, Kataide industriagunea, Kataide baserria, Garratz, Bedialauneta, Zabaleta, Ikastetxeak Musakolan (Herri eskola, Santa Teresa), Altuna, Gureak, Euskal Herria plaza, Otalora, Txoko eta Udaletxea (14:00etan).
  • Arratsaldez, 16:00etan hasita: Plazan Gazteluondoko ikasleekin, Olarte, Abaroako egoitza, San Andres kaletik, Arimazuri plaza, Paseo Arrasate, Portaloia (19:00etan), Kaleko tabernak eta Herriko Plazan amaiera (21:00etan).

Beste taldea:

  • Goizez: Banco guipuzcoano, Rural Kutxa, Santander, BBVA, Kutxa, Caixa, Laboral kutxa, Erguin, herri eskola, Bedoñabe, Umezaintza, Bedoña, Udala (asteburuan), Udaletxea (14:00etan).
  • Arratsaldez, 16:00etan hasita: Arimazubi, Olandixo (Mondragon, LKS, Ikerlan…), Arteaga, Santa Ageda, Ospitalea, Nafarroa etorbidea 1, Iturriotz kaleko tabernak eta Herriko Plazan amaiera (21:00etan).

 

arrasate.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Otsailak 4
  • LekuaArrasate-Mondragon
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Arrasate-Mondragon

Non