Kooltur Ostegunak: Esanezin
Esanezin Altzaga herritik (Gipuzkoa) datorren Ianire Aranzaberen bakarkako proiektua da. 2021. urtean Aireratzen (autoekoiztua) izeneko lehen diska kaleratzen du. Zazpi kantuz osatuta dago Aranzaberen lehen lana, eta hasiera Zestoako Gaztain estudioan eman bazion ere, Bartzelonako Turonet estudioan grabatu du gainerakoa. Proiektu honetan bidelagun izan ditu Oriol Flores (bateriak, perkusioak), Guillem Callejon (baxua, itarra elektrikoa) eta Claudi Arimany (sintetizadorea, perkusioak). Pop doinuak jorratzen ditu. 2021ean bakarkako formatuan lehen kontzertuak eman ondoren laukote formatua hartu du proiektuak, Arri Iraeta, Yeray Gascon eta Iñigo Asensio bidelagun.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2025(e)ko Urtarrilak 30
- Ordutegia22:00
- LekuaArrasateko Gaztetxea
Otalora Lizentziaduna, 10 Bis
Arrasate-Mondragon
Web - Zenbatekoa7 €
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Arrasateko Gaztetxea, Arrasate-Mondragon


