"Geometría de la naturaleza - Fractales"

Soraluze-Placencia de las Armas 2025(e)ko urtarrilaren 30(e)tik 2025(e)ko otsailaren 25(e)ra
  • "Geometría de la naturaleza - Fractales"

Urtarrilaren 30az geroztik dago ikusgai Arvinder Bawaren "Geometría de la naturaleza - Fractales" erakusketa Oreka Art galerian; otsailaren 25era arte egongo da ikusteko aukera.

Arvinder Bawa (1948, Gorakhpur, India) artistaren irudi fraktalek osatzen dute naturaren geometria edo Geometría de la naturaleza - Fractales erakusketa. Irudi bereziak dira, inondik ere, ekuazio matematikoak erabilita, ordenagailuz sortutako irudi digitalak baitira, hain zuzen ere, erakusketa osatzen dutenak. 

Izan ere, ingeniaria eta informatikaria izan da lanbidez Bawa, eta hor topatu ditu bere artelanak sortzeko lehenagaiak. Erakusketan, naturaren formek eta sistema matematikoak bat egiten dutenean sortutako emaitza da ikusgai dena. Horixe baita arte fraktala, pintura eta algoritmoen bidez irudiak sortzen dituzten programa informatikoak konbinatzea.

soraluze.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko urtarrilaren 30(e)tik 2025(e)ko otsailaren 25(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostiralera: 19:00 - 20:00
  • LekuaOreka Art galeria
    Soraluze-Placencia de las Armas
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Soraluze-Placencia de las Armas

Non