Bisita gidatuak: "Bisita komentatua Ricardo Cases. Kontxako tamarindoak erakusketara"
Bisita komentatua Artegunea aretoan 2025eko martxoaren 2 arte ikusgai dagoen Ricardo Cases. Kontxako tamarindoak erakusketara.
Los tamarindos de La Concha [Kontxako tamarindoak] erakusketa Ricardo Cases valentziar argazkilariaren banakako lehenengo erakusketa handia da. Erakusketa honetan, Casesek 2018. eta 2024. urteen bitartean egindako bi lan multzo aurkeztuko dira: El ficus del Parterre [Parterreko ficusa] eta Los tamarindos de La Concha [Kontxako tamarindoak].
Ricardo Cases argazkilariak 2018an Valentziako hirian abian jarritako hiri-behaketaren jarraipena da erakusketa hau. Centre del Carme Cultura Contemporànian erakutsi zen behaketa haren emaitza, 2023an, Parterreko ficusa izenburupean. Argazki-saiakera labur haiei lotuko zaizkie, oraingoan, Kutxa Fundazioak 2024an erakusketa honetarako proposatutako egoitza artistikoaren emaitza gisa Donostian egindakoak.
- Sarrera doan da, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Datak:
- Urtarrilak 19
- Urtarrilak 26
- Otsailak 2
- Otsailak 9
- Otsailak 16
- Otsailak 23
- Martxoak 2
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2025(e)ko urtarrilaren 19(e)tik 2025(e)ko martxoaren 2(e)ra
- Ordutegia17:00 (eus) + 18:30 (gazt)
- LekuaTabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián
Web - ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
- HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián


