Literaturaz Berbetan: "Independentzien eguzkiak" (Aiora Jakarekin)

Larrabetzu 2025(e)ko Martxoak 20
  • Literaturaz Berbetan: "Independentzien eguzkiak" (Aiora Jakarekin)

Bilduma: Literatura Unibertsala. Zenbakia bilduman: 187.

«Erritmo narratibo afrikarrera egokitzen dut hizkuntza [...]. Liburu hau afrikarrei zuzentzen zaie. Malinkeraz pentsatu nuen eta frantsesez idatzi, naturaltzat jotzen dudan askatasun bat hartuz hizkuntza klasikoarekiko [...]. Zer egin nuen? Besterik gabe, nire izaera askatu, nire pentsamendua adierazteko zurrunegia zitzaidan hizkuntza klasiko bat itxuraldatuz. Beraz, malinkera frantsesera itzuli nuen, hizkuntza frantsesa hautsiz erritmo afrikarra berraurkitzeko eta berreraikitzeko. Estilo malinke bat sortzen ahalegindu nintzen. Malinkeraz hausnartzen nuen, eta saiatzen nintzen aurkezten nola hautematen zuen malinke batek gertaera jakin bat, nola agertzen zitzaion bere gogoan. Malinkeraz pentsatzen nuen, eta kontua zen gero malinkeraz egindako arrazoiketa intelektual hori berritzultzea, transmititzea».

Egilea

Ahmadou Kourouma (Boundiali, 1927 - Lyon, 2003) Malinke etniako idazle bolikostar bat izan zen, Afrikaren deskolonizazio­garaiko gobernu diktatorialen aurka altxatu ziren autoreen artean lehenengoetakoa. 1968an argitaratu zuen bere lehenbiziko eleberria, Independentzien eguzkiak, malinkeraz pentsatua eta frantsesez idatzia, agin­tari kolonial frantsesen eta independentzia oste­ko elite afrikarren satira gordina. Bere idazketa eta jarrera politikoagatik, erbestean igaro behar izan zituen hainbat urte. Aipatu nobelaz gain, beste lau eleberri idatzi zituen, baita antzezlan bat eta haurrentzako liburu batzuk ere.

Irakurri lehen orrialdeak (PDF - 1,50 MB)


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2025(e)ko Martxoak 20
  • Ordutegia19:00
  • LekuaLarrabetzuko Liburutegia
    Anguleri Kultur Etxea. Mikel Zarate, z/g
    Larrabetzu
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Larrabetzuko Liburutegia, Larrabetzu

Non