Zinemagileen arteko elkarrizketak 2025: "Ez-fikzioa ekoiztea" (Maria Elorza eta Marian Fernández)
KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barruan:
Ez-fikzioa ekoiztea
Aurtengo lehenengo saioak, María Elorza zuzendaria eta bere ohiko ekoizlea den Marian Fernández-en arteko elkarrizketak, Ez-fikzioa ekoiztea du izenburu. Egun, Caro Bastiano proiektuan elkarlanean ari dira; aurtengo ikus-entzunezko proiektuak garatzeko egonaldi-programa Ikusmira Berriak-en hautatuta izan da eta Sideral saria irabazi du.
Biak, 2022an, A los libros y a las mujeres canto proiektuan elkarlanean aritu ziren. Lan honek Euskal Zinemaren Irizar Sarian aipamen berezia eta Zinemaldiko Gazteriaren Saria jaso zituen.
Partaideak: María Elorza, Marian Fernández. Moderatzailea: Mikele Landa.
(Hizkuntza: euskara)
2025eko lehenengo seihileko saioak EZ dira zuzenean igorriko. Ekainetik aurrera eskuragarri egongo dira.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2025(e)ko Urtarrilak 14
- Ordutegia19:00
- LekuaKMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián
Web - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua), Donostia / San Sebastián


