"Baby Art"

Bilbao 2025(e)ko urtarrilaren 11(e)tik 2025(e)ko urtarrilaren 26(e)ra
  • "Baby Art"

  • Oharra: jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.

Gorputzaren mugimendua aztertuko dugu bitarteko artistiko gisa hartuta. Gorputza eta hark eskaintzen dizkigun aukera dinamikoak erabiliko ditugu sortzeko tresna gisa: biraka, jauzika, irristaka, dantzan… Proposamen honetan bi lengoaia plastikok egiten dute bat: arteak eta gorputz-adierazpenak. Jarduera estimuluz jositako jolaserako gunea da, haurtxoen eta beren familien arteko hartu-emana sustatzera bideratua Museoko artelanak elkarrekin ezagutuz joan ahala.

Richard Serraren Denboraren materia osatzen duten eskultura erraldoietan barrena ibiltzeak esperientzia paregabeak eragiten ditu. Koloretako zintak erabiliko ditugu instalazio eskultorikoan zehar egingo ditugun ibilbide pertsonaletan “airea margotzeko”.

Ekintzaz eta esperimentazioz betetako tailer honetan, mugimenduak islatuko ditugu paper gainean kolorearen bidez, trazu geldo eta leunak zein azkar eta kementsuak erabiliz. Gorputz-ekintzak kolorez beteko du espazioa: pinturaz blaitutako objektuak arrastaka mugituko ditugu, pigmentuen arrastoa utziko dugu paper gainean, keinu bidez marraztuko dugu zoruan eta hormetan, pilotak biraraziko ditugu haien estela koloreztatua zabaltzeko.

Datak (11:00etan):

  • Urtarrilak 11, larunbata, eta urtarrilak 12, igandea: 12–24 hilabete (gaztelaniaz)
  • Urtarrilak 18, larunbata, eta urtarrilak 19, igandea: 6–12 hilabete (euskaraz)
  • Urtarrilak 25, larunbata, eta urtarrilak 26, igandea: 24–36 hilabete (gaztelaniaz)

Saioaren gidariak: Aitziber Aguirre, Mertxe Periz eta Mónica Rodríguez-Curiel

Adina: 6–36 hilabete
Iraupena: 120 minutu
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da.

 

Laburrean

  • Mota Bestelakoa (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko urtarrilaren 11(e)tik 2025(e)ko urtarrilaren 26(e)ra
  • Ordutegia11:00
  • LekuaGuggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa7 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbao

Non