"Emakumea eta Amatasuna Antzinako Erroman"

Irun 2025(e)ko Urtarrilak 10
  • "Emakumea eta Amatasuna Antzinako Erroman"

Juan Manuel Melchor, erromatar garaiko kosmetika eta instrumental medikoko adituaren HITZALDIAK 2025eko jarduera programa inauguratuko du.

Hitzaldi hau museoak, BioGipuzkoa Osasun Ikerketa Instituarekin elkarlanean, antolatzen duen Historia+Zientzia zikloaren barruan kokatzen da. Zikloko bigarren edizio honetan elkarlanak datorren igandean, Urtarrilaren 12an, bukatzen den "Emakumea, sexua eta erreprodukzioa: kontatu gabeko historia" erakusketa ekarri du, besteak beste. Erakusketa honetan, hizlariak bildu dituen instrumentuen bilduma zabala ikus dezakegu eta antzinako eta Erdi Aroko emakumeen osasunari lotutako beste pieza etnografiko batzuk ere bai.

Emakumea eta amatasuna antzinako Erroman izenburupean, Juan Manuel Melchor Garcíak, antzinako Erromako tresneria mediko eta kosmetikoaren birsorkuntzan adituak, hitzaldi atsegin bat eskainiko du datorren ostiralean Oiasso museoan. Jaio aurreko zainketetatik eta metodo antikontzeptiboetatik hasita, erditze eta edoskitze prozesuetara arte, hizlariak emakume erromatarren amatasunari lotutako hainbat gai aztertuko ditu.

Juan Manuel Melchor Garcíak esperientzia luzea du erromatarren garaian gaixotasunei aurre egiteko erabiltzen ziren tresna medikoak eta erremedioak aztertzen. Europa osoko museoekin harremanetan jarrita, gai horri buruz aurkitutako objektu arkeologikoen erreprodukzio oso zehatzen bilduma garrantzitsua biltzea lortu du.

Hitzaldia, emakume erromatarren errealitate konplexua, erronkak eta lorpenak hobeto ulertzeko aukera paregabea da.

irun.org

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2025(e)ko Urtarrilak 10
  • Ordutegia19:00
  • LekuaOiasso Erromatar Museoa
    Eskoleta, 1
    Irun
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Oiasso Erromatar Museoa, Irun

Non